Movimiento Cooperativo de Escuela Popular
Acceso a usuarios
E-mail
Clave
MCEP
Talleres
Mceps
Noticias y manifiestos
Jornadas y encuentros
Publicaciones
Secretaría confederal

- XXXIX Congreso M.C.E.P.- HUELVA 2011



M.C.E.P. (HERRI ESKOLAREN ALDEKO MUGIMENDU KOOPERATIBOA) irakaskuntzarekin zuzenean lotutako jende multzo batek osaten dugu. Lan kooperatiboa, kritikoa eta ikertzailea oinarri hartuta, eskola berritzea eta eraldatzea dugu helburu. Eskola eredu berri bat nahi dugu, HERRI ESKOLA  deitzen dioguna, eta horixe da gizarte berria eraikitzeko bidean egiten dugun ekarpena.

Mugimendu soizopedagogikoa da eta, tradizioz bezala egituraz ere, elkarteko kideen prestakuntza etengabea  sustatzeaz gain, kideen arteko harremanari garrantzi handia ematen diogu. Ez da, beraz, elkarte tekno-pedagogikoa soilik (kideen prestakuntza, hezkuntzaren arloko ikerkuntza, kurrikulu berrien esperimentazioa, materialen sorkuntza, diseinu berrien lanketa...helburu dituena); ezta kideen arteko harremanak sendotzea soilik bilatzen duen elkartea ere. Lehen esan dugun bezala, elkarte soziopedagogikoa da, honako ezaugarri hauek biltzen dituena bere baitan:

  • Eskola eta eskolako lana ingurunearekin guztiz lotua dagoela uste dugu.
  • Elkartearen egitekoa ez da lan pedagogikora soilik mugatzen.
  • Elkarteko kideek ez dute beren lana gela barnera mugatzen.
  • Eskolan egiten den lana gizarte berri eta ustuago bat lortzeko ahaleginaren barnean kokatzen dute.

Nork bere burua MUGIMENDU izendatzeak berekin dakar barne- aldaketa eta  berrikuntzarako aukera izatea, aniztasunean (aniztasun politiko, sozial, pedagogiko) bizi izatea. Sustrai pedagogiko komunetatik abiatuta, praktika desberdinak ezagutzeko eta partekatzeko irekitasuna izatea eta desberdintasunak errespetatzea.

MCEP Elkarteak, beraz, badu:

  • Ideal edo helburu bat: herri eskola
  • Pedagogi propioa: Herri eskolaren pedagogia edota Eskola Modernoaren Pedagogia, Freinet-en oinarrizko planteamenduetatik edana (C. Freinet 1896-1966)
  • Ezarpen zabala: Estatu espainiarreko lurralde ia osoan.

Antolakuntza mailan, eskualde mailako mugimenduen konfederazioa da. Gaur egun 21 dira eskualdekako MCEP elkarteak. Koordinazio lana egiteko idazkaritza bat dago, txandaka aldatzen dena. Elkarte bakoitza autonomoa da bai antolakuntza mailan eta baita funtzionamenduan ere.

Kongresu bat egiten da urtean behin, esperientziak elkartrukatzeko eta planteamenduak, pedagogikoak bezala sozialak, eguneratzeko.

Nazioarte mailan FIMEM (ESKOLA MODERNOEN MUGIMENDUEN NAZIOARTEKO FEDERAZIOA) Elkartearen barnean gaude.

Elkarte honetan hogeita hamar bat herrialdetako mugimenduak biltzen dira.